Skip to main content

DEBAGOIENA

Ezagutu gaitzazu eta zuk zeuk erabaki hau bizitzeko eta lan egiteko lekurik onena den ala ez.

GIPUZKOA eta, zehazki, DEBAGOIENA, etxeko batez besteko errentarik onena duten Estatuko lurraldeen artean dago, INE, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera.

ENPRESA

Euskadiko, Gipuzkoako eta, zehazkiago, Debagoieneko BPGpc-aren eta familia-errentaren datuek erakusten dutenez, azken urteotan garapen positiboa izan duen lurralde oparoa da. Industria-pisu handia eta enpresa-ehunaren izaera berritzailea dira hori azaltzen duten faktoreetako bi.

NATURA

Debagoienak milaka aukera eskaintzen dizkigu naturaz gozatzeko; Gipuzkoako barnealdean mendi tontorrez josita dago. Gainera, Aizkorri-Aratz Parke Naturala, Debagoeineko Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udalerrietan zabaltzen da.

Galtzeko arriskurik gabe ibili gaitezke balizatutako ibilbide sarean aurkituko ditugun Mendi Ibilbide motzak (PR), Mendi Ibilbide luzeak (GR), Ibilbide lokalak (SL) eta guztiontzako aproposak diren Pasealeku Irisgarriak; baina nahiago badugu, naturaz gozatzeaz bat Debagoieneko historiaren zati bat ezagutu, oinez, bizikletaz edo patinez ibili gaitezke garai batean Vasco-Navarro Bide berdea trenbidea zioan bidetik; Loiolako Ignaziok egindako Ignaziotar Bidea (GR 120) jarraitu dezakegu oinez edo antzinagora bidaiatu nahi badugu, Arrikrutz kobetara gerturatu gaitezke.

ONDAREA

Debagoiena zeharkatzea artearen historian murgiltzea da, bere ondarearen aberastasunaz berehala ohartuko gara.

Alde batetik, Arantzazuko Santutegian, Oñatin, euskal arte garaikidearen eredu adierazgarrienetarikoaz topo egingo dugu. Bestetik, herriak bisitatzerakoan, eliza barruko artea mirestu, jauntxo eta kondairen garaia ezagutu eta monumentuak aurrez-aurre ikusteko aukera edukiko dugu.

GASTRONOMIA

Zalantzarik gabe, gastronomia lurralde bat gertutik ezagutzeko modurik onenetako bat da. Debagoienan gure artzain, nekazari eta ekoizleen etengabeko lanaren emaitza diren kalitatezko bertako produktuak ditugu: gazta, txakolina, eztia edo Aretxabaletako tomatea, besteak beste.

Gainera, Karapaixoa bezalako produktuek gure tradizio zaharrenekin bat egiten dute, Leintz Gatzagako gatzak erdi arora eramaten gaitu eta oraindik badago modu tradizionalean egiten den gozogintza.