Skip to main content

ELKARTEA

BAILARA GARA, Debagoienan kokatutako sektore anitzeko enpresa-taldea.
Gure eskualdeko ehun sozial eta ekonomikoa indartzeko eta enpresa elkartuen irudia eta lehiakortasuna hobetzeko lan egiten dugu.
Eta hori enpresa partaideen konpromisotik eta lankidetzatik abiatuta egiten dugu, balio erantsi handiko zerbitzuak eskainiz, bakoitzak bere sektore eta jardueretan duen esperientziak eta ezagutzak bermatuta.

BAZKIDE DEN ENPRESARENTZAKO ABANTAILAK

  • Networkinga beren sektoreetan erreferenteak diren enpresekin
  • Balio-zerbitzuen portfolio baterako sarbidea (industria- eta zerbitzu-mapa)
  • Kontsultarako eta ezagutza trukatzeko gunea
  • Harreman zuzena enpresa traktoreekin
  • Lankidetza, proiektu partekatuak
  • Espezialistek emandako prestakuntza
  • Behatoki teknologikotik eratorritako txosten eta azterlanetarako sarbidea
  • Presio- eta eragin-ahalmen handiagoa. Harreman zuzena erakunde eta instituzio publiko eta pribatuekin
  • Ikusgarritasun eta nabaritasun handiagoa, BAILARAren komunikazio-tresnei esker
  • BAILARAri lotutako marken irudia eta ospea hobetzea

LURRALDEARENTZAKO ABANTAILAK

  • Ekintzailetzarako talentua eta estimuluak atxikitzea
  • Inguruan enpresa-proiektu berriak bultzatzea
  • Lehendik dauden proiektuak finkatzea
  • Sendotasun eta segurtasun handiagoa industria-ehunarentzat (ETE)
  • Arreta mediatikoko foku bat sortzea
  • Enpresen eta ikastetxeen eta prestakuntza-zentroen arteko harremanak hobetzea
  • Harrotasun sentimendua
  • Enpresa eta gizartea eraldatzeko funtsezko eragilea

LAN ARDATZAK

DEBAGOIENEKO INDUSTRIA-EHUNA SUSTATZEKO

1/4

ENPRESA-KONPETENTZIA
Konpetentzien mapa industriala aztertzea eta lantzea, sektorearen eta jardueraren arabera.
Negozio-aukera berriei erantzutea.
Balio erantsiko zerbitzu-zorroa.

2/4

EKONOMIA ZIRKULARRA ETA LANKIDETZA
Sareko komunitate bat sortzea, enpresa traktoreen eta ETEen arteko baliozko ezagutza eta informazioa errazteko.
Proiektu partekatuak sortzen dituen komunitate solidarioa.

3/4

BEHATOKIA ETA ZAINTZA AKTIBOA
BAILARAko enpresak funtsezko sektore eta jardueretan informazio eta adimen lehiakorreko espazio eta plataformetara sartzeko baldintza egokiak sortzen ditugu.

4/4

PRESTAKUNTZA ETA ESTRATEGIA
Digitalizazioa, talentua, ikuspegi komertziala eta komunikazioa bezalako bektore kritikoak enpresa elkartuen gaitasuna eta posizioa indartzeko lantzen ditugu.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

DANIEL MIGUÉLEZ
Lehendakaria
[email protected]
ALAITZ OSA
Lehendakariordea
[email protected]
ASIER IBAIBARRIAGA
Idazkaria / Diruzaina
[email protected]